ABISUAK

Abisuak
Batzarrean adoztu zen bezala, ixteko ordutegiak ezarriko dira, Urriaren 14tik aurora.

Udan: 23:00etatik 06:30era (maiatza-urria)
Neguan: 21:00etatik 08:00etara. (azaroa-apirila)

Halaber, gaueko 00:00ak baino beranduago baratzetatik ez ateratzea erabaki da.


1. Amankomuneko konspotalekua
Larunbatean, Ekainak 8, 10retatik 12ak arte, etor zaitezkete amankomuneko kopostalekuko materiala iragaztzera. Iragaztuko dena lana egingo dutenen artean banatuko da.

(Gogoratu konpost hori ez dela oso ona ortuan erabiltzeko behar duen tenperatura hartu ez duelako. Erabil daiteke loreetan, heziaren gunean, estalki moduan, edo konpostagailu partikularretan. Uste dugu 2. prozesu baten ondoren, erabilgarri egongo dela)

Hurrengo larunbatetan lanak jarraituko du bukatu arte.

2. CEAko akta
Pasa den astean. CEAkoekin bilera eduki genuen. Bidaltzen dizuegu akta.

Gogoratu bide hauen bidez beti gaudela hitz egin eta laguntzeko prest.

Mila esker.
 Berritzerako asanblada Martoaren 9an, 11:30 orduak.
Zabalganako gozarte etxean 
2017ko herri-proposameneko proiektuen botoen emaitza  
Zabalgana hobetuz

Iaz, Zabalganako auzokideok “Gasteiz hobetuz” programaren bitartez hainbat proiektu aurrera ateratzea lortu genuen: Borinbizkarran eta Elejalden haurrentzako parkeak, eta txakurrentzako beste parke bat. Beraz, aurten ere zuen laguntza eskatzen dizuegu. 
 
Zabalgana hobetuz Iaz, Zabalganako auzokideok “Gasteiz hobetuz” programaren bitartez hainbat proiektu aurrera ateratzea lortu genuen: Borinbizkarran eta Elejalden haurrentzako parkeak, eta txakurrentzako beste parke bat. Beraz, aurten ere zuen laguntza eskatzen dizuegu. Oso erreza da: Zabalortuk, Zabalgana Batuzek edo beste auzokideren batek aurkeztutakoen arteko 3 proposamen aukeratu behar dira. Auzo guztietako proposamenak direnez, ondorengo hauek aukeratzea eskatzen dizuegu:B13 (Aldaiako kirol-zelaiak), etaA07(Ortubi, bigarren partzela bat ortuentzako). Hiru aukeratu ahal dituzunez, hirugarren hori zure esku uzten dugu. Auzoko boto guztiak lehen bi proposamen horietan jartzen baditugu, “irabazteko” aukera gehiago izango dugu, eta poliki-poliki Zabalgana gure auzoa hobetu. Zer egin behar da? Oso erreza. Hiru proposamen aukeratu eta: Hiritarrentzako harrera bulegoetan dauden orria bete urriaren 9tik 20ra (NAN eraman behar da). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 2000etara. Guztion artean bizitzea merezi duen auzo bat eraiki dezakegu!! Zabalgana auzorako proposamenak:
 2017ka Zabalgana auzorako Hiritarren proposamenak:
Zabalortu: 2016ko bost orturentzako ezohizko deialdia.
Zabalortu: bost orturentzako ezohizko deialdia. Nekazaritza, elkarlana eta autogestioa gustukoak badituzu … hemen duzu proiektu honetan parte hatzeko aukera berri bat. Zabalortuk, bost ortu esleitzeko ezohizko deialdia atera du. Zure eskaera aurkeztu nahi baduzu, bai Zabalortuko webgunean (www.zabalortu.eus), bai ortuetan bertan egin dezakezu. Bost ortu hauek urte bete erabiltzeko aukera dute, baina antolakuntzaren arabera, epea luzatu ahal izango litzateke. Eskaera egiteko epeak: Interneten bidez, urriko 1etik 10era (biak barne). Ortuetan bertan, urriaren 5, 7 eta 9an 18:00etatik 20:00etara. Baldintzak eta araudia www.zabalortu.eus helbidean aurkitu ditzakezu, edo ortuetan dituzuen inprimakietan.
Zabalortuko bilera: ortuak esleitzeko prozedura martxan jartzeko, 2015.

Datorren astelehenean, urtarrilak 26, 19:30ean Zabalagana eskolan, Zabalortuko ezohiko bilera egingo da: Zabalortuko ortuen banaketa. Esleipen prozedura martxan jarri. Zabalortuk aurrera jarraitzen du ortuen eskabidea eta esleipena egiteko prozedura auzoari azaltzen. Bileran zalantzak argituko dira, eta esleipenaren inguruko informazioa emango da ortuen inguruko nondik norako guztiak ezagutu ditzazun.
Share by: