2010 urtea baino lehen, auzoko elkarteek antzeman zuten hiri-ortu ekologikoen premia zegoela. Lehen ideia hau gauzatzen hasi zen ekimen ezberdinen bitartez.Antes de 2010 las asociaciones de vecinos/as ya habían detectado en el barrio una demanda de espacios para huertos urbanos ecológicos. Esta primera idea fue tomando cuerpo y concretándose en diferentes actuaciones.
2011 urtean, “Inmersiones” ekimen artistikoaren barruan (hiriko artistak biltzen dituen ekimena da, urte horretan “Ekokultura, natura, artea eta hiria” landu zuten), auzoko partzela libre batean landaketa sinbolikoa egin zen.
Landaketa horretan parte hartu zuten pertsona batzuk, Zabalgana Batuz eta Pasabidea auzo elkarteekin batera, eta geroago ekimenera bildu ziren pertsona gehiagorekin, auzoan autokudeatutako ortu ekologikoak martxan jartzea serioski planteatu zuten.
Talde sustatzailea finkatu eta gero, CEAko teknikariekin kontaktuak hasi ziren, eta erantzun positiboa jaso zen. Proiektuaren alde ikusgarriena kudeaketa zen. Hasieratik argi izan genuen autokudeatutako sistema komunitarioa izango zela.