Baldintzak eta baremazioa
Zabalortu gure auzoari bizia emateko sortutako elkartea da, udalak eskainitako lursail bati esker.
Elkarte bezala, baratzeak kudeatzen ditugu eta bazkide guztiek parte hartu behar dugun batzarretan sortu edo/eta birmoldatzen gure eskubideak eta betebeharrak ere. Kultur elkartea izanik, kontua ez da soilik lur zati bat lantzea eta uztaz gozatzea, baizik eta lan komunitarioetan, jardueretan, ikastaroetan eta festetan parte hartzen ere bai.
Beraz, elkarte honetan sartu nahi izatekotan, esleipenetan egiten den
baremazioa
kontuan hartzea garrantzitsua da.
Ortu bakoitzeko gehienez 8 helduk eman ahal izango dute izena, baina
lehenengo laurak bakarrik baloratuko dira. Horiek izango dira behin betiko zerrendaren aurretik
baratze ekologikoei buruzko ikastaroa egin beharko dutenek, eta puntuazioaz baloratuko diren bakarrak.
Gasteizko beste edozein baratzetako inor ezingo da inskribatu, halik eta pertsona gehienek horrelako jarduerak egin ahal izan ditzaten. Norbaitek bi baratze edo gehiagotan sartzeko izena emanda edukitzekotan, Zabalortun sartzerakoan besteak uko egin beharko du.