Nortzuk gara

Nortzuk gara 

 

Zabalganako auzokideen elkartea da, auzoan interesa daukagunok, auzo-bizitzan, eta elikadura osasungarri, ekologiko eta kalitatezkoa nahi dugunok. Honetaz aparte, auzoko hiri-egitura kohesionatu nahi dugu harreman sozialak espazio berrietan bultzatuz. Horrela, egun batean, autogestionatutako hiri-ortuak eraikitzeko ideiarekin elkartu ginen, gure interesak lantzeko lekua, eta auzoarentzat erlazio, ikasketa eta sozializazio gune bat sortzeko.


Zabalganako auzokideok kudeatzen dugun proiektua da, eta ondorengo helburu hauek ditu: fruitu eta barazkien auto-ekoizpena, formakuntza eta hezkuntza tresna pedagogiko-soziala bezala, eta sozializazio espazioa izatea.


Auzoaren eskariei erantzuna emateko, 2014. urtean Vitoria-gasteizko udaletxeak ortu komunitarioak eraiki zituen udal-jabetzako 4.165 metro karratuko partzela batean. Bertan, elkarte eta kolektiboek nekazal eta jarduera sozialak egiteko aukera izango zuten.

Espazio honen kudeaketarako mandatuarekin, CEAk deialdia zabaldu zuen aldi baterako ortuen erabilera baimentzeko. Deialdia hau, auzo, gizarte edo ingurumen sustapena bultzatzen duten elkarteentzako izan zen.


Lagapena, Zabalgana auzoko Zabalortu elkartearentzat izan zen. Gaur egun espazio horretan jarduera ezberdinak aurrera eramaten ditu.


Share by: