ORTUBI
Zabalganeko orto berriak.
Aspalditik ari gara eskatzen bigarren baratze bat Zabalgana auzoan, nork bere kabuz kudeatua, ekologikoa eta auzoari zabalik egongo dena. Auzotarren topaleku bat, naturari loturiko jarduerak
egin ahal izatek (lurra landu, heziketa, materia organikoa berrerabili, birziklatu...). Zabalortuk izandako arrakasta ikusirik, herritar askok nahiko luke lur puska txiki bat etxetik gertu, familiarekin eta lagunekin aisialdiaz gozatzeko eta auzoko jendea ezagutzeko.