Zabalortu, hiri-ortuak sortzeko auzokideen proiektua da. Autogestionatutako ortuak lotzeko proiektua. Hiru helburu nagusirekin jaio zen: fruitu eta barazkien landaketa, formazioa eta heziketa, eta gune soziokultural ezberdina sortzea.
Zabalgana auzo gaztea da, espazio eta okupatu gabeko partzelekin, eta gune hauek betetzeko ekimenak dituena. Auzoan, jarduera autogestionatuak egiteko espazioen eskaera zabala dago, horien artean, nekazaritza ekologikoa.
2112ko uztailean, auzokideen lan neketsuaren ostean, jaio berria zen Zabalortu elkartea Vitoria-Gasteizko udaletxean aurkeztu genuen. Itxaronaldi luzea eta gero, azkenean 2015eko maiatzean udaletxeak giltzak eman zizkigun. Hemen Eusko Jaurlaritzako erregistroaren dokumentua daukazu.
Vitoria-Gasteizko Zabalgana auzoan dauden ortuak, ortu sozial eta ekologikoak, aisialdi eta jarduera ludiko-hezigarrirako gunea eskaintzen dute beraien promozio, sustapen eta landaketaren bitartez. Hauen helburua ingurumena errespetatzen duen nekazaritza berreskuratzea eta mantentzea da. Eta bide batez, aisialdi eta kulturala den beste aukera bat sortzen dute.
Gure balioak, autogestioaren kultura eta asoziazionismoa sustatzen oinarritzen dira. Horretarako, ortuez baliatzen gara proiektu ezberdinetan: auzo elkarguneak, bidaiak, hitzaldiak, tailerrak, bisitaldiak, eta abarrekoak. Elikadura osasuntsua bultzatu nahi dugu, herritarren parte-hartzearekin batera garapen jasangarrian. Eta honela, biodibertsitate guneak sortuz. Baita ere, ingurunea eta gizakien arteko erlazioa ezarri eta baloratuz, bizirik mantentzen gaituen ingurumena errespetatuz.
Webgune honetan informazio ezberdinak eskuratu ditzakezu: ortu bat nola lortu, urtean zehar egingo diren jarduerak, dokumentuak deskargatu, gure jardueren estekak eta argazkiak, edo gurekin harremanetan jartzeko.